Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Arrantza eta Akuilkultura
 

Arrantza produktuen lehen salmenta

Espainiako lurretan lehorreratu edo deskargatu egiten den arrantza produktuen lehenengo salmenta arautzen duena, errege dekretu hau da: 418/2015 Errege Dekretua, 2015eko maiatzaren 29koa, arrantza produktuen lehenengo salmenta arautzen duena (BOE 149 zk, 2015eko ekainaren 23).

Arrantza produktutzat ulertzen dira arrantzatik ateratako harrapakin biziak, freskoak, hoztuak, izoztuak edo ultraizoztuak, ontzian eraldatu gabeak nahiz eraldatuak, ontziratuak nahiz ontziratu gabeak.

Lehenengo Salmenta non egiten den:

  • portuetako arrain merkatuetan, baldin arrantza produktu biziak, freskoak edo hoztuak badira. Portuetako arrain merkatuetan ez ezik, autonomia erkidegoek baimendutako zentro edo establezimenduetan ere egin daiteke lehenengo salmenta, kasu hauetan:
    • 1. produktuak portuan deskargatzen ez direnean
    • 2. lehenengo salmenta, portuko arrain merkaturik ez duten uharte lurraldeetan egiten denean,
    • 3. harrapakinak atun sarearekin harrapatu direnean, korala direnean edo itsas flora direnean
  • Autonomia Erkidegoek baimendutako zentro eta establezimenduetan, produktu izoztuak, ultraizoztuak edo ontzian nahiz akuikultura instalazioetan eraldatuak baldin badira.

Produktu horiek esleitu eta gero, ezin dira bigarrenez enkantean atera.

Lehen Salmentarako saltoki diren lokalek bete beharreko baldintzak:

  • Bertan egiten diren transakzioen datu guztiak lortzeko eta Autonomia erkidegoaren organo eskudunari, eta, hala badagokio, Estatuko Administrazio Orokorrari transmititzeko beharrezkoak diren informatika-ekipo egokiak izan beharko dituzte, estatistika-kontrola egiteari begira.
  • Transakzioaren gai diren arrantza-produktuen ezaugarriei egokitutako pisatze-sistema egokiak izan beharko dituzte.
  • Funtzionamendu-ordutegiak argitaratu eta lehen salmenten berri eman beharko dute aldez aurretik, berdin duela salmentan non burutu den.

Lehen Salmentarako aurkezu behar diren dokumentuak:

  • Baimenaren eskaera-orria
  • Pertsona Fisikoa: NAN-a
  • Pertsona Juridikoa: Konstituzio-eskritura eta estatutuak
  • Legezko ordezkaria nor den egiaztatzen duen agiria
  • Salmenta-postua betetzeko baimena
  • Osasun Erregistroa
  • Jarduera - ekonomiko zergan izena ematea
  • Zerga-obligazioak kitatuta daudela egiaztatzeko agiria
  • Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordainduta daudela egiaztatzeko agiria
  • Hornitzaileen edo produktuen jatorrien zerrenda

* Dokumentuak originalak edo kopia konpultsatuak izan behar dira

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana