Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Elikagaien Industriak
  4.  
  5. Elikagaien Sustapena
 

Landa turismoko establezimenduetan inbertzioak

LABURPENA
Titulua:
Landa turismoko establezimenduetan inbertzioak
Xedea:

Landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Plana (2007-2013) izenekoaren itzalpean.

Diru kopurua:

2012 urterako 130.435 euroko diru kopurua dago.

Horietatik 90.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura eta 40.435 euro, berriz, LGENFren kargura.

Deialdiaren araudia:
  • Agindua 2012ko maiatzaren 16koa (EHAA Zk. 113/2012)

    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena; honen bitartez, laguntza deialdia egiten da 2011ko ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren babesean.

Araudia:
  • 184/2008 Dekretua (EHAA Zk. 227/2008)

    azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautu duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Deialdia egiten duen organoa:
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza
Egitura atal ebazlea:
Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailburua
Bertan emandako arreta:

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza
Donostia kalea 1, Lakua
01010 Vitoria-Gasteiz

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Silvia Valin
Telefonoa: 945 016 305
Fax: 945 016 310
Posta elektronikoa: s-valin@ej-gv.es

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza
Donostia kalea 1, Lakua
01010 Vitoria-Gasteiz

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza
Donostia kalea 1, Lakua
01010 Vitoria-Gasteiz

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Landa turismoko establezimenduetan inbertzioak

Landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Plana (2007-2013) izenekoaren itzalpean.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Nekazaritzako ustiategi bateko titularrak edo titularkideak eta elkarte modura eratutako ustiategietako kideak, baldin eta 184/2008 Dekretuaren betekizunak betetzen badituzte.

  • Nekazariak izatea.
  • Landa turismoko establezimenduaren jabea izatea edo jarduera horretan aritzeko moduko ahala edo baimena duen pertsona izatea eta establezimendua dagoen nekazaritzako ustiategian edo alboan bizi izatea.
  • Elkarte modura eratutako ustiategietan, gutxienez pertsona batek bete beharko du betekizun hau.
  • Gutxienez etengabeko bi urteko antzinatasuna frogatzea landa turismoko establezimendua dagoen nekazaritza ustiategian.
  • Ustiategia ekonomia aldetik bideragarria dela frogatzea; ingurumenari, higieneari eta abereen ongizateari buruzko Europako arauak betetzea eta titularraren gaitasun profesionala frogatzea.
PRESTAZIOA
Dotazioa:

2012 urterako 130.435 euroko diru kopurua dago.

Horietatik 90.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura eta 40.435 euro, berriz, LGENFren kargura.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Landa turismoko establezimenduetan inbertzioak (Eskaera)

Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan “enviar/bidali” botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader 8.1.2 bertsioa izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera (Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Itsasertzaren eta Landa Garapenerako zuzendaritzara) paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea.

Dokumentazioa:
  • Hirugarrenaren datuen alta

    Hirugarrenaren alta-agiria aurkeztu beharko da azken bost urtean Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzarik ez bada jaso edo agertu den alta-agiria zuzendu nahi bada.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/06/12 - 2012/07/11
Aurkezteko epe-muga:

2012ko uztailaren 11 arte.

Ebazteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta sei hilabeteko epearen barruan.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
26/11/2012
Euskadi, auzolana