Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

euskadi.eus

Hasiera

2015eko Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak

Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak 2015Gidaliburu berri honetan 2015ean Euskadin egingo diren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokarik nabarmenenak bildu egin ditugu.

Haietako bakoitzak gure landa eremua modu dibertigarriaz gozatzeko aukera ematen digu. Gainera, hainbat ekitaldi ere izango dira haietan: gure baserritarrek egindako nekazaritza arloko elikagaiak erosi eta dastatu, gure baserrietako animalia eta landareak ikusi, produktu bitxi eta artisauak ikusi, herri kirolak, dantzaldiak, eta abar.

Aukeratu ezazu ondoen datorkizun data eta herria. Eta familiarekin batera, lagunekin batera edo bakarrik, etor zaitez gure lurraren onenaz gozatzera.

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak 2015

 

Azoken bilatzailea lurralde historikoz 

 


* Idiazabalgo Artzain Gaztaren Bilbo Hiriburuko Lehiaketa atzeratu da eta ekainaren 20an ospatuko da.  

 

Azken aldaketako data:  2015/05/25
Euskadi, auzolana