Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

euskadi.eus

Hasiera

Eusko Jaurlaritzak itsas produktuak sustatuko ditu Conxemar 2007-n

CONXEMAR 2007 arrain azoka Vigon egingo da urriaren 2tik 4ra, eta han izango da Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila 10 euskal enpresek aurkeztuko dituzten produktuak bultzatzeko. Bertan izango diren sektoreak: arrain freskoa eta izoztua, prestatutako janaria eta arrain kontserbak. CONXEMAR 2007 Nekazaritza eta Arrantza Sailak euskal elikagai industriaren produktuak nazioko eta nazioarteko merkatuetan sustatzeko egiten dituen ekimenen barruan kokatzen da.

Gonzalo Sáenz de Samaniego Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak  inauguratuko du Euskadiko pabilioia ( E24 standa). Gainera, hurbiltzen den orori dastatzera emango dizkio sukaldari profesionalek prestatuko dituzten euskal gastronomiako plater tipikoak.

Arrantzaren eta arrantzako produktu eraldatuen Plan Estrategikoaren aplikazioak  nabarmen suspertu du sektorea. Izan ere, inbertsio handiak egiten ari dira eraldaketa industria hobetzeko eta berritzeko. Gure kostaldeak eskaintzen dizkigun baliabide naturalei esker, espezien ugaritasuna eta kalitatea ezaugarri dutenak, arrantza industriak leku garrantzitsua izatea lortu du euskal ekonomian eta bere produktuak munduko merkatu nagusietan saltzen ditu. Euskal erauzketa flota ezaguna da arrantza egiteko baliabide tradizionalak erabiltzeagatik, itsasoko ekosistema errespetatzeagatik eta espezieak iraunarazten laguntzeagatik.

 

CONXEMAR 2007-n AURKEZTUKO DIREN ENPRESAK ETA PRODUKTUAK

 

 ENPRESA

 PRODUKTUA

 WEB ORRIA

 ARRANKOBA  Izoztutako arraina   www.arrankoba.com
 BACALAOS ALKORTA  Bakailaoa   www.bacalaosalkorta.com
 BERMEPESCA  Arrain freskoa   www.bermepesca.com
 "SAN PEDRO" ARRANTZALEEN KOFRADIA  Izoztutako arraina  
 CONSERVAS Y AHUMADOS ANGEL  Ketutako arrainak   www.ahumadosdelnorte.com
 DONIBANE FISH  Bakailaoa eta bestelako arrainak   www.donibanefish.com
 LA BACALADERA  Bakailaoa eta izoztutako arraina   www.bacaladera.com
 PESCADOS LLORENTE  Arrain freskoa   www.pescadosllorente.com
 SALANORT  Arrain kontserbak   www.salanort.com
 URKABE BENETAN  Prestatutakoak   www.benetan.es
Azken eguneratzea: 2007/10/30
Euskadi, auzolana