Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

euskadi.eus

Hasiera

Egituretarako zuraren aplikazio informatikoa
Egituretarako zuraren aplikazio informatikoa
Sustatzailea
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Argitaratzailea
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Deskribapena

Arkitektura eta eraikuntzaren hainbat eremutan zura egituretarako material oso lehiakor eta jasangarri gisa erabiltzea sustatzeko asmoz, Egituretarako zuraren aplikazio informatikoa kalkulu-tresna garatu du Euskal Herriko Unibertsitateko Eraikuntzako Ingeniaritzaren ezagutza-arloak, Eusko Jaurlaritzak babestuta.

Gutxieneko baldintzak eta instalazio prozesua - 2014ko bertsioa

Egituretarako zuraren aplikazio informatikoaren gidaliburua - Erosi

2018ko BERTSIOA: Setup_PIME.msi (enlace al ejecutable

Programaren funtzionamendu egokia lortzeko, datu baseen motore bat instalatzea gomendatzen da, hurrengo estekatik:

Download Microsoft Access Database Engine 2010 Redistributable from Official Microsoft Download Center

Aplikazio informatikoak modulu edo aplikazio multzo baten egitura du, baita formatu erraza eta ulerterraza ere, erabilera eta ezarpena errazteko. Modulu horien artean nabarmentzekoak dira Analisia eta Egiturak, egituretako elementuak kalkulatzeko eta egiaztatzeko prozesurako laguntza teknikorako tresna gisa. Tresna hori osatzeko Iraungarritasuna, Baldintza-agiria, Zehaztasunak eta Aurrekontua moduluak ere badira, eta horien bidez, oso ekarpen baliagarria lortzen da, proiektua garatzean erabilgarria benetan.

Programa 2014 urtean garatutako bertsio berriarekin osatu da, burdineria metaliko bidezko loturen kalkulu, zurezko forjatuen aurredimentsionaketa eta zurezko elementuekin diseinatzen diren fatxada eta estalkien portaera termiko eta higroskopikoa konprobatzera bideratzen diren 4 modulu berriren bitartez.

Euskadi, auzolana